Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak bi garaipen lortu dituzte asteburuan

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 3a, 16:02

Nafarroako Kirol Jolasetako hainbat partida ere jokatu dituzte leitzarrek

Aurrera elkarteko Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak, paleta goman bi garaipenj handi lortu dituzte asteburu honetan. Ostiral arratsean Leitzan jokatutako Euskal herriko ligako partidan 30 eta 6 irabazi zioten Hernaniko bikoteari eta larunbatean, Anoetan, Emakumea Pilotari irekiko partidan, 30 eta 8 irabazi zieten Mariñelarena eta Urtasun-i.

Nafarroako Kirol Jolasak Leitzan

Larunbat goizean, Nafarroako Kirol Jolasetako hainbat partida jokatu ziren Amazabalen. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Markel Barriolak eta Xabier Zubiriak 13 eta 18 galdu zuten San Migueleko bikotearekin. Lehen mailako infantiletan ere, Mikel Sagastibeltzak eta Ander Gartziarenak eta Oier Igartuak eta Ibai Gilek galdu egin zuten Lizarrako bikoteekin, bietan 5 eta 18ko emaitzarekin. Kategoria berean garaipena lortu zuten Anartz Olano eta Ibai Barberenak 18 eta 6 irabazi baitzioten Zugarraldeko bikoteari. Hirugarren mailako kadetetan ere, Xabi Erasok eta Mikel Onsalok 22 eta 14 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari. Lehen mailako kadetetan, aldiz, Aurrerako bi bikoteek galdu egin zuten Bi Aizpekoekin.

Eta etxetik kanpo ere

Etxetik kanpo ere hainbat partida jokatu zituzten Aurrerako pilotariek. Burlatan, bigarren mailako infantiletan 17 eta 18 galdu zuten Iñigo Mitxaus eta Iñaki Saralegik Zugarraldeko bikotearekin eta hirugarren mailako benjaminetan, aldiz, Jon Sukuntzak eta Beñat Billabonak 18 eta 15 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari. Zizur Nagusian, bigarren mailako benjaminetan, Ander Alduntzinek eta Joseba Eskuderok 18 eta 8 urabazi zioten Ardoiko bikoteari, baina bigarren mailako alebinetan, Aimar Gil eta Mikel Erasok 6 eta 18 galdu zuten Zizurkoekin. Zubirin, azkenik, lehen mailako alebinetan, Jon Lezeak eta Ander Eskuderok 3 eta 18 galdu zuten Esteribarko bikotearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun