Udalak aho batez onartu du Guraso Elkarteari eman beharreko dirulaguntza

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 3a

8.680 euroko gastua egin zuen 2008an Guraso Elkarteak eta Udalak 3.519 eman dizkio

Inolako eztabaidarik gabe eta aho batez onartu zuen Udalak Guraso Elkarteari eman beharreko subentzioa. Iaz burututako ekintzen zerrenda aurkeztu zuen urtero bezala Elkarteak. Herriko Etxeak, bere aldetik, urteroko portzentajearekin lagundu zuen diruz ekintza bakoitza.

8.680 euro gastatu zituen 2008an Guraso Elkarteak eta 3.519 jaso ditu udaletxetik. Udan burututako igeriketa ikastaroaren autobusa ordaintzeko 3.595 euro erabili zituzten, %30eko subentzioa jasoz, ia 1.800, alegia; Amabirjinetan 3.087 euro gastatu zituz­ten, 1.040 euroko lagun­tza jasoz. Ordenagailu baten erosketak, Artikutzako irteerak eta beste hainbat gastuk osatu zuten Guraso Elkarteak Herriko Etxeari aurkeztutako zerrenda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun