Herriko merkatari zentruetan onddoen bila jende ugari ibili ondoren, hiru onddo saridunak aurkitu dituzte. Zozketa egin ostean, lehen saria Maritxu Lazkanok lortu du, 500 euroko erosketa balea. 300 euroko erosketa balea, bigarren saria, Sagrario Razkinek irabazi du. Hirugarren sarituak 200 euroko balea lortu du, Ana Zabaletak, hain zuzen. Saridunek herriko 33 tailer, taberna eta komertziotan eginiko zozketan hartu zuten parte, orain hauetan erosketak doan egin ahal izango dituzte. Orain dendari, tabernari eta abarrek buruan duten hurrengo pausoa Merkatari Elkartea sortzea izanen da.