Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen Amaiurko gudan 1512. urtean eta 2012an 500 urte beteko direnez, Amaiur 1512-2012 Nafarroa Bizirik taldeak ekimena antolatu otsailaren 1ean, Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen sasoi hura biziberritzeko. Euskal Herriko udal eta kontzeju guztiei egin zieten deia, batzarretan bat egiteko testua onar dezaten eta ekimenarekin bat egiten lehenengotakoa Leitza izan zen. Xabier Zabalo alkatearen hitzetan, «denon artean historia ulertzeko beste modu bat indartu nahi dugu».