Eguraldi petralarekin joan dira aurtengo ihoteak

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 3a

Ekitaldi guztiak giro onean joan ziren, eta jendearen parte-hartze haundiarekin TTIPI TTAPA

Atsaureen agurrarekin ihoteen amaiera etorri zen

Lau egunetan hamaika ekitaldi ospatu baldin baziren ere, Atsaurek eta baserrietako eskea azpimarratu behar dira, Gurdiekin batera. Garai bateko Leitzako mozorroak oinarritzat har­tuta, atsaureak kalera irten ziren igandean eta asteartean. Kalejiran ibiltzeko orduan euriak zalantzak sortu bazizkien ere, paperezko txapelak jantzita, txarangarekin batera karriketan barna ibili ziren. Baserritako eta kaleko eskea, lehenik kalean eta gero baserrietan, egunero egin zen. Herritar ugari irten zen kalera goizean goizetik txistulari edota txarangarekin puskak biltzera. Astelehenean, euria gutxi ez eta elurra ere lagun izan zuten Basakabi inguruetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun