Eliza txukun

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 3a

Elizako obrak bukatuak daude dagoeneko eta orain hemendik aurrerako garbiketa gelditzen da. Momentu hone­tan garbi dago, baina nolabaiteko jarraipena eman nahi zaio horri. Orain arte, familia guztiekin osatutako zerrenda bat zegoen, baina gaur egungo egoera aldatu denez, proposamen berria egin da: nahi duten guztiak hilabeteko azken ostiralean 15:30-etik 16:00etara bilduko dira garbiketa lanak egiteko. Bestalde, igandeko mezaren ordua aldatu egin da eta orain 12:15-ean emango da. Azkenik, esan, obrak direla-eta, aurtengo ikasturtean oraindik katekesia martxan jartzekoa dela. Horri buruz hitz egiteko bildu ziren duela bi larunbat umeak, katekesi irakasleak eta apaiza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun