Eskolako fatxada konpontzeko proiektua aurkeztu du Udalak Espainiako Gobernuaren dirulaguntza deialdian

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 3a

Langabezian dauden hiru lagun kontratatuko dira lanak egiteko

Eskolako fatxada berritu eta pintatu egin nahi dira. Horrela onartu zuen Udalak bere azken batzarrean. Espainiako Gobernuko Zapatero presidenteak estatuko herri guztientzat iragarri duen dirulaguntzarekin obra horiek egingo dira, eta deialdia eskatzen zen baldintzetako bat betez, langabezian dauden hiru lagun lanean ariko dira 61 egunez. Eskola Kontseiluari aurreko asteetan eman zitzaion honen berri. Guraso Elkarteko bi kide berri ­–Estitxu eta Igone–, eskolako zuzendaria eta hezkuntza zinegotzia bildu ziren. Eskolaren atzekaldean dagoen esparrua eta kirol desberdinak egiteko erabili nahi dena, beste urte batez, Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki proiektuan sartu dute, iaz nahiko diru gutxi lortu zelako. Hori eginez gero, eskola ingu­rua berri­tua geldituko litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun