Leitzako inauteriak ere larunbat honetan abiatuko dira. Herri bakoitzak bere berezitasuna du eta Leitzak ere badu berea. Etxez etxeko eskeaz gain, mozorro besta haundia izan ohi da Leitzan, eta gainera, adin guztietako jendeak atontzen ditu mozorroak. Halere, Leitzak badu bertze berezitasun bat: atsaureak. Igandean herritar edo kuadrilla bakoitza bere gisara jauzten bada ere, asteartearekin denak bat egiten dute Atsaureen Egunean.
Urtetan desagertua egon ondotik, joan den urtean berreskuratu zuten leitzarrek atsaureen jantzia, soinekoa eta kapela edo buruko berezia duten mozorroak. Eta aurten ere bestak ez du hutsik eginen. Denak berdintsu jauntzita aterako dira kalejiran astearte arra-tsaldean. Desberdintasun bakarra norberak bere burukoari eta soinekoari ezarritako apaingarriak izanen dira. Azken aste hauetan, leitzarrak buru-belarri ibili dira prestaketa lanetan, eta kapela nola diseinatu ikasteko ikastaro bat egin zuten duela bi aste.
Prestaketak prestaketa, dagoeneko berandu da. Egunak gainean daude eta orain lanak aldera batera utzi eta ongi pasatzeko momentua ailegatu da.
Ilbeltzak 24 larunbata
14:00etan Eskalaraien bazkaria Aurreran doan.
16:00etan eskea herriko etxeetan, trikitilariak, gaiteroak, txistulariak eta atxauretuak...
Ilbeltzak 25 igandea
12:00etan Atsaurek Incansables Txarangarekin plazatik aterako dira, GURDIAK ohiko lekutik, industrialdetik.
12.00etan Txu txu trena herrian barna.
14.30ean Atsauren herri bazkaria.
16.00etan Txu txu trena herrian barna.
18.00etan Incansables Txarangarekin Kalejira eskoletatik.
18.30ean IKA eta Bertso Eskolak antolatutako bertso jaialdia zineman:
Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Diego Riaño. Gai Jartzailea: Jainkoa.
19.00etan LAIOTZ taldea Karrapen.
23.30ean LAIOTZ taldea Karrapen. ondoren Incansables Txaranga.
ILBELTZAK 26 astelehena
9:00 etan Baserritako eskea: Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Errekara puske-biltzea, herriko txistulari eta Incansables Txarangarekin.
16.00etan Umeentzat puzgarriak amazabal pilotalekuan.
19.00etan Gau-bela taldea Karrapen.
23.30etan Gau-bela taldea karrapen. ondoren Incansables Txaranga.
Ilbeltzak 27 asteartea
9:00etan baserriko eskea Erasote auzora.
11:30ean umeentzako ekitaldia.
14:30ean Aurrera elkartean bazkaria.
16:30ean ume eta gaztetxoen kalejira Incansables txarangarekin. Ondoren txokolatada, buru haundiak, musika plazan eta goxokiak banatuko dira.
18:30ean garai bateko atsauren kalejira.
19:00etan eta 23:30ean Gau-bela taldea karrapen eta ondoren Incansables txaranga.