Iturenen, Aurtitzen eta Zubietan hasiak direnean eta Sunbillan hasteko egun falta denean abiatuko dira Leitzako inauteriak, larunbat honetan, alegia. Herri bakoitzak bere berezitasuna du eta Leitzak ere badu berea. Etxez etxeko eskeaz gain, mozorro besta haundia izan ohi da Leitzan, eta gainera, adin guztietako jendeak atontzen ditu mozorroak. Halere, Leitzak badu bertze berezitasun bat: atsaureak. Igandean herritar edo kuadrilla bakoitza bere gisara jauzten bada ere, asteartearekin denak bat egiten dute Atsaureen Egunean.
Urtetan desagertua egon ondotik, joan den urtean berreskuratu zuten leitzarrek atsaureen jantzia, soinekoa eta kapela edo buruko berezia duten mozorroak. Eta aurten ere bestak ez du hutsik eginen. Denak berdintsu jauntzita aterako dira kalejiran astearte arra-tsaldean. Desberdintasun bakarra norberak bere burukoari eta soinekoari ezarritako apaingarriak izanen dira. Azken aste hauetan, leitzarrak buru-belarri ibili dira prestaketa lanetan, eta kapela nola diseinatu ikasteko ikastaro bat egin zuten duela bi aste.
Prestaketak prestaketa, dagoeneko berandu da. Egunak gainean daude eta orain lanak aldera batera utzi eta ongi pasatzeko momentua ailegatu da.
ILBELTZAK 24 larunbata
14:00 Eskalaraien BAZKARIA AURRERAN dohan
16:00 Eskea herriko etxeetan, trikitilariak, gaiteroak, txistulariak eta atxauretuak...
ILBELTZAK 25 igandea
12:00 Atsaurek Incansables Txarangarekin plazatik aterako dira, GURDIAK ohiko lekutik, industrialdetik.
12.00 Txu txu trena herrian barna.
14.30 Atsauren herri bazkaria.
16.00 Txu txu trena herrian barna.
18.00 Incansables Txarangarekin Kalejira eskoletatik.
18.30 IKA eta Bertso Eskolak antolatutako BERTSO JAIALDIA ZINEN:
Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Diego Riaño.
Gai Jartzailea: Jainkoa.
19.00 LAIOTZ taldea Karrapen.
23.30 LAIOTZ taldea Karrapen.
ondoren Incansables Txaranga.
ILBELTZAK 26 igandea
9:00 Baserritako eskea: Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Errekara puske-biltzea, herriko txistulari eta Incansables Txarangarekin.
16.00 Umeentzat puzgarriak amazabal pilotalekuan.
19.00 GAU-BELA taldea Karrapen.
23.30 GAU-BELA taldea karrapen.
ondoren Incansables Txaranga.
ILBELTZAK 27 asteartea
9:00 Baserritako eskea: Erasote auzora.
11.30 Umeentzako ekitaldia.
14.30 Aurrera elkartean bazkaria.
16.30 Ume eta gaztetxoen kalejira Incansables Txarangarekin.
ondoren Txokolatada, buru handiak,musika plazan eta goxokiak banatuko dira.
18.30 Garai bateko ATSAUREN kalejira.
19.00 GAU-BELA taldea karrapen.
23.30 GAU-BELA taldea karrapen.
ondoren Incansables txaranga.
Sunbilla, Leitza, Ituren, Aurtitz eta Zubietako inatueriak 09