Oraingoan ezin 295 kiloko harriarekin

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 16a, 14:56
TTIPI TTAPA

Bi saiakera egin zituen harri-jasotzaile leitzarrak Asteasuko pilotalekuan Urtezahar Egunean, baina ez zuen 295 kiloko harria garaitzerik lortu. Saioaren aurretik katarro baten ondorioz nahiko makalduta egon zela adierazia zuen, eta azkenean ezin izan zuen ametsa bete. Urtetik urtera harri pisutsuagoak jasotzeko erronka egina dio bere buruari, eta hala, joan den urtean, egun eta toki berean, 290 kilokoa berdindu zuen, nahiko erraz gainera. 295ekoarekin bidean geldituta, lasaiago hartu beharko du orain 300ekoa jasotzeko bere ametsa. IƱaki aitaren marka (320 kilo) edo Mieltxo Saralegirena (329 kilo) hobetzeko bidea gelditzen zaio oraindik, baina lanerako gogoz ikusten zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun