Erremonteko binakako txapela lortzeko bidean

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 16a, 14:55
Argazkia: Joseba ZABALTZA TTIPI TTAPA

Lehen Mailako bere lehen txapela janztetik bi tantora gelditu zen Iñaki Agirre Gaztelu urtarrilaren 11n, Hernaniko Galarretan jokatutako Erremonteko Binakako Txapelketan. Ezkurra doneztebarrarekin osatu zuen Gazteluk bikotea –gorriz– eta Urriza eta San Migel saldiastarrak 40 eta 38 irabazi zieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun