Herriko aizkolariak lanean

TTIPI TTAPA 2009ko urt. 16a, 14:54

Herrian aizkorarako dagoen afizioa ezin da ukatu, eta aizkolari ugari dago. Horietako batzuk Nafarroako bigarren mailan daude eta hori da Jon Rekondoren kasua. Abenduaren 27an, Arbizun finala jokatu zuen eta bostgarren gelditu zen, irabazlearengandik 3 minutu eta 12 segundora. Maila hori galtzeko oraindik borrokan segitu beharko duten herritarrak ere badira eta horretan dabiltza Xanti eta Arkaitz Olano. Nafarroako II. Maila ez galtzeko saioa ilbeltzaren 31n jokatuko da Iturenen eta han izanen dira bi hauek. Eurekin batera, Jon Telletxea (Beintza-Labaien) eta Esteban Pikabea (Gerendiain) lehiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun