Urtero bezala, Hiru Errege Magoak bisitan etorri ziren hilaren 5ean. Aurreko egunean pajeak plazan egon ziren eskutitzak jasotzen, eta horrela, biharamunean Erregeak etxez etxe opariak banatzen ibili ziren. Zintzarri jotzea ere ospatu zen, izpiritu txarrak uxatu edo Erregeen etorrera iragartzeko.