Hotza eta elurra

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Azkeneko alean, elurra kentzeko makinaren onurak aipatu genituen, eta horrela da. Baina azken elurtean izugarrizko izotzak izan ditugu. Tenperaturarik baxuena urtarrilaren 9an izan genuen, eta zero azpitik sei gradu markatu zituen termometroak. Giro-tenperatura horixe izan zen. Hala adierazi zigun Ixabel Gereñonekoak, bertan baitago eguraldia kontrolatzeko tresneria.

Gatza zabaltzeko tresna eta makinek ezin izan dute izotza kendu, gainean pasatzean plaka gogor eta irristakorra jartzen baitu. Hori dela eta, ikusi da beste tresnaren baten beharrean dagoela herria, eta aurrerantzean hutsune hori moldatzen saiatuko dira. Esaera zaharrak esaten duen bezala, «aurreak erakusten du atzeak nola dantzatu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun