Eguberiak ahaztuak ditugun eta inauterien zain gauden bitartean, lan urtea hasi da eta Kirol Mankomunitateak beken deialdia zabaldu du herriko kirolari amateurrendako. Eskaria urtarrilaren 30a baino lehen aurkeztu behar da.
Bertan kirolariaren datuak, zein motako kirola egiten duen eta gastuak adierazi beharko dira. Eskaera orriak udaletxean daude eta bertan bete daitezke.
Bestalde, honekin batera helduendako kirol jarduerak antolatu nahi dira, baina horren berri aurrerantzean edukiko dugu.