Goizueta herria bizirik mantentzeko, urte guztian zehar hainbat ekintza antolatzen dira, zeinetan Gazte Asanbladak beti hartzen duen parte.
Honela, aurtengo Ferietan gertatu diren gertakariekin gure desadostasuna adierazi nahi genuke. Hala nola, herri bazkarian botatako petardoekin eta Gaztetxe ondoko baratzean izandako txikizioekin.
Lehenengoari erreferentzia eginez, Ferietako antolatzaileetariko bat garen heinean, pena handia emango liguke, gertakizun horien ondorioz, etorkizunean jendeak egunean zehar antolaturiko ekintzetan parte hartzeari uzteak.
Bestalde, bigarrengoari dagokionez, gure aldetik kritika gogorra egin nahi genioke. Izan ere, gertaera hauek guztiak, baratzaren jabeari kalteak eragiteaz gain, Gazte Asanbladaren izena zikintzen baitute.
Beraz, honekin guztiarekin, honelako gertaerekiko gure desadostasuna adierazteaz gain, hauen erantzuleei honelako ezer gehiago ez egiteko eskatzen diegu.
Goizuetako Gazte Asanblada