Nafarroako Kirol Jolasetako eta Burlatako txapelketako finalak jokatuko dituzte Aurrerako pilotariek aste hondar honetan.
Nafarroako Kirol Jolasak
Zehazki, abenduaren 20an, goizeko 9:30etik aurrera jokatuko dira Nafarroako Kirol Jolasetako finalak Askatasunako Burlata pilotalekuan. Jaialdiko bigarren partidan, bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Mikel Sagastibeltza Egues eta Ibai Gil Uharteko bikotearen kontra ariko dira eta hurrengo partidan, lehen mailako infantiletan, Aurrerako Mikel Sagastibeltza Lasarte eta Anartz Olano, Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira.
Etxarri Aranazko emakumezken paleta goma txapelketako finalerdiak
Etxarri Aranazko emakumezkoen paleta goma txapelketan, berriz, larunbatean, abenduaren 20an, finalerdiak jokatuko dituzte Aurrerako Agirre eta Aristorenak Mirentxu eta Enkarniren kontra.
Burlatako finala
Burlatako txapelketan ere finala jokatuko dute igandean, abenduaren 21ean, goizeko 9:30etik aurrera. Aurrerako Olano eta Hernandorena, Errekako Untxalo eta Apeztegiaren kontra ariko dira.