Euskarari buruzko lehen jolasaldia antolatu du Leitzako Altzadi elkarteak

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 19a

Koldo Zuazok eta Patziku Perurenak hitzaldiak emanen dituzte abenduaren 23 eta 30ean

Altzadi Leitzako Kultur Elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatutako Gure Euskarari buruzko lehen jolasaldia eginen da datozen bi asteartetan Leitzan. Zehazki, abenduaren 23an, arratsaldeko 19:00etan “Zertan da etxeko euskara?” izeneko hitzaldia emanen du Koldo Zuazok Leitzako liburutegian. Abenduaren 30ean, berriz, arratsaldeko 19:30ean “Geure xaharren kantu ondarea” hitzaldi musikatua eskainiko du Patziku Perurenak herriko liburutegian, Itziar Azpirotz eta Ander Perurena musikariak laguntzaile dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun