Aurrerako pilotariek emaitza politak lortu zituzten joan den asteburuan

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 17a

Halere, Diario Vasco txapelketako finalerdia galdu zuen Jon Jaunarenak

Nafarroako Kirol Jolasetako pilota txapelketak azken txanpan sartuak dira. Joan den ortziralean, abenduaren 12an, Leitzako Amazabal pilotalekuan bi finalerdi jokatu ziren eta bietan Aurrerako pilotariak suertatu ziren garaile. Bigarren mailako insantiletan, Mikel Sagastibeltza Egues eta Ibai Gilek 18 eta 6 irabazi zioten San Migueleko bikoteari eta lehen mailako infantiletan, Mikel Sagastibeltza Lasartek eta Anartz Olanok 18 eta 12 irabazi zioten San Migueleko bikoteari. Egun berean, Lizarran, nesken senior kategoriako paleta goma txapelketan, Aurrerako Agirre eta Aristorenak 30 eta 26 irabazi zieten San Migueleko Okariz eta Larrion-i. Eskuz, bigarren mailako infantil kategorian Uharte-Iruñan jokatutako partidan, Aurrerako Iñigo Mitxaus eta Ibari Barberenak 17 eta 18 galdu zuten Huarteko bikotearekin.

Diario Vasco txapelketa

Larunbat arratsaldean Elgetan jokatu ziren promesas mailako Diario Vasco txapelketako finalerdiak. Horietako batean, Jon Jaunarena leitzarrak eta Zabaletak 10 eta 22 galdu zuten Gorka eta Bergeraren kontra.

Lizarrako lau terdiko txapelketa

Larunbat arratsaldean eta igande goizean, infantil mailako Lizarrako lau terdiko txapelketako partidak jokatu ziren. Aurrerako pilotariei dagokienez, Asier Gilek 4 eta 18 galdu zuen Egigurenekin eta Iparragirrek 7 eta 18 galdu zuen Alesancorekin. Anartz Olanok, aldiz, 18 eta 5 irabazi zion Anduezari. Mikel Sagastibeltza Lasartek ere partida jokatu behar zuen, baina bertan behera gelditu zen jokatu gabe.

Etxarri Aranazko paleta goma txapelketa

Etxarri Aranazko paleta goma txapelketan, nesken senior kategorian, Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak 30 eta 13 irabazi zieten Garazi Suarez eta Naroa Suarez-i

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun