Kontseiluaren ibilbidea ikusgai erakusketan

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

TTIPI TTAPA

Euskaraz Bai erakusketa zabaldu zuten udaletxean hilaren 10, 11 eta 12an. Hiru egunetan zehar herritarrak eta ikastetxeetako ikasleak igaro ziren bertatik. Kontseiluaren inguruko erakusketan, besteak beste, Amazabal Institutuko DBH 4. mailako ikasleak egon ziren. David Anaut eskualdeko Euskara Zerbitzuko teknikariak lanean jarri zituen euren jakituria neurtu eta zabaltzeko asmoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun