Jeiki Abesbatzak kontzertua, Mozarten Requiem Meza, eskainiko du Sinfonietta Academica Orkestrarekin batera hilaren 21ean Elizan, 11:45ean. Orkestraren zuzendaria Caroline Collier izanen da eta Abesbatzarena Florencio Irurtia. Solista bezala ondorengoak arituko dira: Beatriz Lorente sopranoa, Elena Balanute mezzoa, Iñigo Casali tenorea eta Alfonso Etxeberria baxua. Musika klasikoa gustuko duen edozeinek hiru obra aukeratu beharko balitu, horietako bat Mozarten Rèquiem Meza izanen litzateke zalantzarik gabe. Mozartek bukatu gabe utzi zuen azken obra ikusteko aukera egonen da, zortzi zatitan banaturik dagoen obra.