Taberna, komertzio, denda eta hainbat zerbitzu elkartu dira, herrian zerbitzu hauek edukitzeak duen garrantziaz ohartarazteko. Aldi berean, bertako zerbitzuak indartu nahian, ekintza bateratua antolatu dute. Horretarako, zozketa bat jarri dute martxan. Urtarrilaren 5ean Karrape Irratiak aipatuko ditu irabazleak. Sariak, 500, 300 eta 200 euroko hiru erosketa bale izanen dira. Parte hartzeko eguneroko erosketak egitea nahikoa izanen da. Denda edo tabernetan onddodun kajatxoa aurkitu eta bertan izena eta telefonoa jarri eta listo!