Bai Euskal Herriari ekimenak Geurea ikurrina! lelopean, euskal ikurrak defendatzeko hitzordu nazionala antolatu zuen Leitzan abenduaren 13an. Aldarrikapen jaia 11:00etan hasi zen harrera ekitaldiarekin. 12:00etan herri kirolen txanda iritsi zen. Goserik zegoenak, ordea, txekorra burduntzian nola egiten den ikusteaz gain, pintxoak dastatzeko aukera izan zuen.
Ekitaldi politikoak 13:00etan hasi ziren. Lehenik, joaldunak eta dantzariak aurrean zirela, manifestazioa egin zuten, ondoren udaletxearen aurrean hitzaldiekin amaitzeko. Bertan, Bai Euskal Herriari ekimeneko arduradunek Euskal Herrian ikurrinak bizi duen egoera aztertu zuten: «Egun euskal ikurrak desagerrarazteko eta atzerriko banderak inposatzeko erabakia gauzatzen ari dira. Batetik, Nafarroa Garaian, Ikurren Legea ezarriz ikurrinaren erabilera instituzionala legez kanpo utzi dute. Eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, aldiz, ikurrina balore politikorik gabeko sinbolo folkloriko gisa sustatu dute». Euskal Autonomi Erkidegoaren inguruan, gogoan izan zuten Espainiako Auzitegi Gorenak Gasteizko parlamentuari bandera espainola jartzeko berriki emandako agindua eta PNVk hartutako erabakia, «PSOE eta PPrekin bat egin» duela salatuz.
14:30ean herri bazkaria burutu zuten. Ondoren, Ansa ahizpekin eta Patxi eta konpainiarekin dantzaldia eta erromeria egin zituzten. Kale animazioa erraldoien, buruhandien eta trikitilarien eskutik etorri zen. Aldarrikapen jaiarekin amaitzeko kontzertuak egon ziren Gaztetxean.

Leitzarren babesa
Ekimenaren sustatzaileen esanetan, herrian ikurrinaren aldeko 150 atxikimendu baino gehiago bildu zituzten. Sinatzaileen artean ikasleak, langileak eta erretiratuak daude, baita inherriko eta guruko hainbat ezagun ere: Mikel Nieve txirrindularia, Jon Kanflanka segalaria, Asier Olaizola, Oinatz Bengoetxea eta Abel Barriola pilotariak, Mieltxo Saralegi harri-jasotzailea, Patxi Astibia aizkolari ohia edota Xabier Zabalo alkatea. Bai Euskal Herriarik eragileen aniztasuna nabarmendu zuen: «25 eragileko zerrendan haur eskola, jubilatuen elkartea, bertsozale talde edota preso taldea aurki daitezke».