Aurten herriko sei gaztek egin dute Sendotza. Elizkizun ederra atera zen, Eliza berritu eta aldareko mahaia berriarekin. Oliteko abesbatza etorri zen kantatzera eta Artzapezpikuaren bisita ere izan genuen. Ondotik 70 lagunek afaria egin zuten Pake Toki elkartean. 1900etik hasi eta gaur arteko argazki bilduma ere ikusgai izan zen.