Euskara mingainean, giro ederrean joan da abenduaren 3a

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Neska-mutikoek arretaz segitu zuten Txan magoaren ikuskizuna. TTIPI TTAPA

Euskararen Eguneko ekitaldiei erantzun ona eman diete herritarrek

Euskararen Nazioarteko Eguna herrian ere ospatu zen abenduaren 3an. Eguraldi txarrari aurre eginez, pintxoak, taloak eta Txan magoaren erakustaldia izan ziren eguneko ekitaldirik arrakastatsuenak. Halere, Guraso Elkareak urtero antolatzen duen herri bazkariaren falta somatu zen aurtengoan, nonbait azken urteetan jende gutxiago elkartzen zela-eta, ez egitea erabaki zuen. Garaia ere halakoa izaten da, jai ugari eta han eta hemen hainbat ekitaldi. Esaerak dioen bezala, abendua hutsa, erdi jai, erdi gaua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun