Urteak joan urteak etorri, arrazoia eman nahi diet, Leitzan ikurrinaren alde ausardiaz mozio, ekitaldi... egin dituzten orori. Zaku berean ez gaude denak esateko idazten dut idatzi hau, aurreko alean kritikatuak izan zirelako hautetsi batzuk.
Begiak ireki ditut eta Leitzan ANVkoek ikurrina udaletxean ez jartzearen jarrera pasiboak UPN-PPren eta Francoren jarraitzaileen aurrean burua makurtzea leporatu nahi diet, egia esan beraien parean ez jartzeagatik.
Ikurrina udaletxean orain! Gurea delako eta euskaldunak garelako.
Politiko defraudatzaile guztiak kalera!
Susana Sagastibeltza - Leitza