Burlatako pilota txapelketako finala jokatuko dute Aurrerako Olano eta Hernandorenak

TTIPI TTAPA 2008ko abe. 10a, 15:17

Leitzako Aurrera elkateko pilotariek zenbait partida jokatu dituzte asteburu luze honetan. Eskuz, abenduaren 6an, Burlatako txapelketako infantil mailako finalerdian, Aurrerako Olano eta Hernandorenak 18 eta 9 irabazi zieten Yoldi eta Delafuenteri.

Agirre eta Aristorena emakumezkoen paleta goma txapelketan

Abenduaren 5ean, Etxarri Aranazko emakumezkoen paleta goma txapelketan, Iera Agirre leitzarrak eta Aristorenak 30 eta 14 irabazi zieten Urtasun eta Urtasuni.

Lizarrako txapelketa

Abenduaren 7an Lizarrako txapelketan, infantil mailako txapelketan denetik izan zuten Aurrerako pilotariek. Markel Barriolak 5 eta 18 galdu zuen Anduezaren kontra; Anartz Olanok 18 eta 5 irabazi zion Sanchezi eta Oier Igartuak 6 eta 18 galdu zuen Iturriagaren kontra. Asier Gilek eta Jon Iparragirrek ere partidak jokatu behar zituzten, baina atzeratu egin zituzten. Kadete mailan, azkenik, Ander Igartuak 9 eta 18 galdu zuen Sarastiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun