Beste urte batez jarraian, Pablo Feo argazkilariak herriko irudiekin osatutako 2009ko egutegia kaleratu du. Egutegian ageri diren argazki guztiak Leitzakoak dira, eta egileak ttipi-ttapari azaldu dionez, horietako askotan «ikuspegi ezberdina ematen» ahalegindu da. Oraingoa egutegiak kaleratzen dituen laugarren aldia du Feok eta dagoeneko salgai jarri ditu. Besteak beste, honako txoko hauek ageri dira argazkietan, hilabete bakoitzeko bat: Izaietako izeiak, herriko ikuspegia, Astaizaga eta toki horretako labaderoa eta karobia, Sasaingo alertzeak, trenbidea, Peritza, Maimur estankoa eta Adur taberna...