Ordezkorik gabe Institutuan

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

TTIPI TTAPA

Amazabal Institutuan 15 egunez irakasle baten ordezkorik gabe egon zirela salatu du Leitzako EAk ohar bidez. Institutuak Nafarroako Gobernuari ordezkapena egiteko eskaera «nahikoa denborarekin» eskatua zuela dio oharrak, eta erantzunik ezaren ardura Gobernuari leporatu dio. «Aurreikuspenik eza eta Hezkuntza Departamentuan sortzen diren arazoak konpontzeko gaitasun eskasa» izatea kritikatu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun