Lurren trukatzea industria indartzeko

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Herrian industria garatzeko, Nafarroako Gobernuak permuta edo lurren trukaketa egitea erabaki du herriarenak diren eta jabego pribatua duten lurren artean. Iñurrista industrialdean dagoen 1.363 metro koadro industriarako erabili nahi dira, baina lur eremu hori pribatua denez, Udalarena den beste eremu batekin trukatzea erabaki du Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak. Hala, Beheko Errota inguruan dauden 1.983 metro koadrorekin eginen da trukaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun