Urtero egiten den Nafarroako Mendialdeko abesbatzen topaketak Leitzan du hitzordua aurten, eta larunbatean, azaroak 29, izanen da. Aurtengo edizioa antolatzearen ardura Leitzari egokitu zaio, urtetik urtera topaketa honen tokia aldatuz joaten delako eta aldi honetan Asketak egin behar izan du.
Guztira zortzi abesbatzek hartuko dute parte: Mendi Abesbatzak (Doneztebe), Giltzarri Abesbatzak (Bortziriak), Ereintza Abesbatzak (Lizarra), Camino de Santiago Abesbatzak (Allegi), Erkudengo Ama Abesbatzak (Altsasu), Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Jeiki eta Asketa Abesbatzek. 19:30-ean hasiko da saioa San Migel parrokian eta ondotik, elkarrekin afalduko dute.
Berri txarrak
Larunbateko topaketan bere agurreko saioa eskainiko du Asketak. Izan ere, jende eta batez ere mutil eskasia dela-eta, ibilbidea bukatzea erabaki du. Horri buruzko xehetasun gehiago 3. orrialdean aurkituko dituzue. Asketako zuzendari Ainara Rodari elkarrizketa egin diogu.