Elkartasun bidaia Parisera

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

TTIPI TTAPA

Abenduaren 8tik aurrera Iñigo Elizegi epaituko dutela-eta, elkartasun bidaia antolatu da Parisera hilaren 11rako. Gazteek eta langabetuek 10 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta 25 euro gainerakoek. Izena Amaiarenean ahal den abudoena ematea komeni omen da. Epaiketaren ostiraleko saiora joanen dira bidaiariak eta larunbatean bueltatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun