Jardunaldi informatiboa Leitzan

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Nafarroako Gobernuak merkataritzako lehiakortasuna eta kalitatea hobetzeko dirulaguntza berriak onartu dituela-eta, horri buruzko jardunaldi informatiboa antolatu du Cederna-Garalur Elkarteak, Gobernuak eta Udalak lagunduta. Azaroaren 20an izanen da Herriko Etxean, 20:15ean.

Izena eman edo informazio gehiagorako 948 625122 telefonora deitu (Begoña), edo bestela, helbide honetara idatzi: bidasoa.admon@cederna.es.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun