Zine emanaldiak asteburuan Leitzan

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Aste honetan abiatuko du herriko zinemak denboraldi berria. Aurreko urteetan bezala, ostiral eta igandeetan eskainiko ditu filmak, 22:30ean ostiraletan eta 19:30ean igandetan. Sarrera bost eurokoa izanen da.

Asteburu honi begira, ostiralean, azaroak 14, eta igandean, azaroak 16, Antes de que el diablo sepa que has muerto filma ikusteko aukera izanen da. Sidney Lumet zuzendariaren filma da. Hurrengo asteburuan, azaroaren 21ean eta 23an, Fatih Akin zuzendariaren Al otro lado egonen da ikusgai. Azaroaren azken asteburuan, berriz, 28an eta 30ean Che, el argentino film ezaguna ikusteko modua izanen da. Steven Soderbergh zuzendariarena da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun