Kantu-jira Leitzan

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Herriko kantuzale talde batek bultzatuta, Kantu-jira izeneko ekimena abiatuko da ostiral honetan. Beste zenbait herritan arrakasta handiz egiten ari den ekimena da, eta Leitzan ere saiakera egin nahi dute: kantuzaleak elkartu eta kantatzen ari.

Euskal kantek osatzen dute errepertorioa, eta kantatzeko zaletasuna duen edonork parte har dezake. Musikariren batek lagunduta ariko dira, eta ziur asko hilean behin elkartuko dira kalean, tabernan edo elkartean abesteko. Lehendabiziko hitzordua ostiral honetan, azaroak 14, eginen dute, 19:30-ean, Aurrera elkartean. Ekimena irekia denez, nahi duten guztiak joan daitezke hitzordura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun