Petrixenea, Haritziarra eta Deskarga parajeetako landaketak Berdabio Basogintza S.L.k eginen ditu. Bederatzi eskaintza jaso ziren Herriko Etxean, eta haietatik zazpien arteko puntu berdinketa suertatu zenez, zozketa bidez hartu zuen Udalak erabakia pleguan adierazten zen modura. 116.227 eurotan esleitu zaizkio landaketak aipatutako enpresari.