Aurrerako bi pilotarik galdu egin zuten Logroñoko txapelketaren finalean

Utzitako argazkiak 2008ko aza. 3a, 15:26
Finalak galdu arren, Titinekin argazkia ateratzeko aukera ez zuten galdu Sagastibeltzak eta Arozenak. TTIPI TTAPA

Nafarroako Kirol Jolasetan hainbat partida jokatu dituzte Leitzako pilotariek

Leitzako Aurrera pilota elkarteko bi pilotarik Errioxako txapelketako finaleko partidak jokatu zituzten larunbatean Logroñon eta biek, partida onak egin arren, galdu egin zuten. Alebin mailan, Mikel Sagastibeltza Lasarte leitzarrak eta Petite errioxarrak galdu egin zuten Egiguren tolosarrarekin eta Iribarria ordiziarrarekin. Kadete mailan, Julen Arozena goizuetarrak eta Gonzalezek 14 eta 22 galdu zuten Hernan eta Artolarekin. Huarteko txapelketatik ez zen albiste hoberik ailegatu eta Jon Junarenak 17 eta 22 galdu zuen Ojuelekin. Burlatako txapelketan, aldiz, infantil mailan, Sagastibeltza Lasartek eta Hernandorena leitzarrak 18 eta 11 irabazi zieten Juanenea eta Anduezari.

Nafarroako Kirol Jolasak Amazabalen

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean ere hainbat partida jokatu dituzte Aurrerako pilotariek. Emakumeen senior mailako paleta goma txapelketan, Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak 28 eta 30 galdu zuten Oberenako Urtasun eta Ruizen kontra. Eskuz, Leitzako Amazabal pilotalekuan jokatutako partidetan, lehen mailako infantiletan, Aurrerako Sagastibeltza Lasartek eta Anartz Olanok 18 eta 4 irabazi zioten San Migueleko bikoteari. Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Aimar Gilek eta Mikel Erasok 18 eta 11 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari. Hirugarren mailako kadetetan, Aurrerako Onsalok eta Erasok 12 eta 22 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Ander Gartziarenak eta Markel Barriolak 18 eta 5 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari eta Ibai Barberenak eta Iñigo Mitxaus-ek 18 eta 4 irabazi zioten San Miguelekoari.

Baita etxetik kanpo ere

Etxetik kanpo ere aritu dira Aurrerako pilotariak Nafarroako Kirol Jolasetan. Lizarran, bigarren mailako infantiletan, Oier Igartuak eta Iñaki Saralegik 19 eta 10 irabazi zioten San Migueleko bikoteari. Lehen mailako kadetetan, aldiz, Aurrerako Igartuak eta Hernandorenak 16 eta 22 galdu zuten San Migueleko Nuñez eta Diazekin. Uharte-Iruñan, lehen mailako alebinetan, Aurrerako Ander Eskuderok eta Jon Lezeak 9 eta 18 galdu zuten Uharteko bikotearekin. Oberenan, bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Sagastibeltza Egues eta Ibai Gilek 18 eta 1 irabazi zioten Oberenako bikoteari. Lehen mailako benjaminetan, aldiz, Aurrerako Ander Alduntzinek eta Beñat Altzelaik, eta Joanes Illarregik eta Joseba Eskuderok galdu egin zuten Oberenako bikoteekin, 13 eta 18 eta 5 eta 18, hurrenez hurren. Irurtzunen, azkenik, lehen mailako kadetetan, Aurrerako Aldaregiak eta Jaunarenak 18 eta 6 irabazi zioten Bi-aizpeko Navarro eta Carrioni.

Irurtzungo txapelketako partida astelehen arratsaldean

Astelehenean, azaroaren 3an, Irurtzungo txapelketako partida jokatuko dute kadete mailan Aurrerako Igartuak eta Xabier Jaunarenak Aritzabalaga eta Bernaberen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun