Leitzako Aurrerako pilotariek zenbait partida jokatu dituzte joan den aste hondarrean, Nafarroako Kirol Jolasen barrenean. Amazabalen, paleta goman, 22 urtez beheitiko nesketan, Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak 30 eta 4 irabazi zioten Esteribarko bikoteari. Leitzako frontoian ere, eskuzko partidak jokatu ziren. Lehen mailako kadetetan, Aurrerako Aldaregiak eta Arozenak 22 eta 18 irabazi zieten Zugarraldeko Iribarren eta Mayans-i. Lehen mailako alebinetan, Aurrerako Ander Eskuderok tea Jon Lezeak 18 eta 9 irabazi zioten San Migueleko bikoteari. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Oier Igartuak eta Iñaki Saralegik 18 eta 11 irabazi zioten Esteribarko bikoteari eta Aurrerako Xabier Zubiriak eta Lenitz Galartzak 18 eta 4 irabazi zioten Oberenako bikoteari. Lehen mailako kadetetan, urrerako Onsalo eta Erasok 22 eta 5 irabazi zioten Oteizako Iturtxipia elkarteko bikoteari.
Etxetik kanpo Nafarroako Kirol Jolasak…
Etxetik kanpo ere zenbait partida jokatu dituzte Leitzako pilotariek. Lizarran, lehen mailako infantiletan, Aurrerako Mikel Sagastibeltza Lasartek eta Anartz Olanok 18 eta 5 irabazi zioten San Migueleko bikoteari.
…eta bertze hainbat txapelketa
Errotxapeako txapelketan, infantil mailako finala jokatu zuten Aurrerako Anartz Olanok eta Hernandorenak, baina 6 eta 18 galdu zuten Agirre eta Bernaberekin. Burlatako txapelketan, aldiz, 18 eta 5 irabazi zuten Anartz Olanok eta Xabier Jaunarenak. Errioxako txapelketan, alebin mailan, Aurrerako Sagastibeltza Lasartek eta Petitek 18 eta 9 irabazi zioten Dario eta Bakaikoari. Lizarrako txapelketan, kadete mailan, 10 eta 18 galdu zuen Aurrerako Xabier Jaunarenak Alegiako Zabalarekin. Zaldibat eta Legazpiko txapelketetan, berriz, garaipen garbiak lortu ditu Jon Jaunarenak. Bizkaiako herrian 22 eta 3 irabazi zion Intxaustiri eta Gipuzkoakoan 22 eta 13 Kinari.