Industrialderako sarbidea inauguratu dute udal eta gobernu ordezkariek

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Urriaren 24an Laura Alba kontseilaria etorri zen

Joan den urriaren 24an inauguratu zuten industrialderako sarbidea. Herriko alkate eta zinegotziez gain, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria den Laura Alba ere herrian izan zen. Izan ere, Sukia enpresarekin batera, hauek urbanizatu dute industrialdea. Industrialdean barna itzulia egin ondotik, hamaiketakoa egin zuten bildutako guztiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun