Arkupekoak Doneztebera

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Doneztebeko eguneko zentroaren lehenengo harria ezarriko dela-eta, bertara joateko deia luzatu du Arkupeak-ek azaroaren 22rako. Jubilatuen Elkarte hau sortu zenetik gure herriko delegatua den Milagros Apezetxea omenduko da gainera egun horretan. Beraz, beste arrazoi bat gehiago Doneztebera agertzeko. Izena emateko epea hilaren 2tik 10a bitartekoa da; ordaindu beharrekoa, berriz, 35 euro. 9:00etan aterako da autobusa herritik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun