Aurrerako pilotariek hainbat partida jokatu dituzte asteburuan

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 22a

Gartzarongo finala galdu zuten Xabier Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak

Leitzako Aurrerako pilotariek zenbait partida garrantzitsu jokatu dituzte aste hondar honetan. Urriaren 18an, esate baterako, Gartzarongo txapelketako finala jokatu zuten infantil mailan Xabier Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak, baina ez zuten beraien egunik onena izan eta 5 eta 18 galdu zuten Agirre eta Lasaren kontra. Errioxako txapelketan, Navarreten, infantil mailan galdu egin zuten Aurrerako Olanok eta Apeztegiak, Mugika eta Elustondoren kontra. Alebin mailan, aldiz, Mikel Sagastibeltza Lasartek eta Petitek 18 eta 7 irabazi zieten Sarasa eta Anduezari. Burlatako txapelketan, alebin mailan, 12 eta 18 galdu zuten Aurrerako Igartua eta Zubiriak, Labaka eta Eransusekin.

Nafarroako Kirol Jolasak

Asteburuan, Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatu zituzten Aurrerako pilotariek Amazabalen eta Leitzatik kanpo ere. Leitzan ostiralean jokatutako partidan, lehen mailako infantiletan, Aurrerako Mikel Sagastibeltza Lasartek eta Anartz Olanok 18 eta 5 irabazi zioten Etxarriko Gure Pilota elkarteko bikoteari. Larunbatean, lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Joanes Illarregik eta Joseba Eskuderok 3 eta 18 galdu zuten Irurtzungo bikotearekin eta Ander Alduntzinek eta Beñat Altzelaik 18 eta 12 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari. Bigarren mailako alebinetan, Aimar Gilek eta Mikel Erasok 4 eta 18 galdu zuten Beti Onak taldeko bikotearen kontra. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako bi bikote izan ziren aurrez aurre bi partidatan: Asier Gilek eta Iñigo Mitxausek 18 eta 15 irabazi zieten Ander Gartziarena eta Markel Barriolari eta Ibai Gilek eta Mikel Sagastibeltza Eguesek 18 eta 4 irabazi zieten Josu Zabaleta eta Lenitz Galartzari. Eulaten jokatutako partidan, azkenik, bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Oier Igartuak eta Iñaki Saralegik 18 eta 13 irabazi zioten Amezkoako bikoteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun