Antonio Alustiza artzainak oso lan polita egin du aurten bere ardi txakurrarekin batera. Nafarroa mailan lehen postua eskuratu du, eta Euskal Herrikoan, berriz, laugarrena. Nazioartean ere lehiatzeko aukera eduki du, eta hirugarren postua lortu du. Herritarrok pozik egon gaitezke Aresoko herria ezagutzera ematen baitu.