Hainbeste kosta ondotik, berriro zabaldu dute medikuaren kontsulta

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Bere garaian, herritarrak Leitzara joaten ginelako kendu zuten zerbitzua

Urritik aurrera berriro medikuaren kontsulta martxan jarriko da, asteartean 14:00-etatik aurrera. Ea denok kontzientzia hartzen dugun bere erabilpenarekin, zerbitzu hori martxan jartzea hainbeste kostatu eta gero, utzi dugulako ia desagertzen. Deialdi gutxi zirela eta medikuak etortzetik utzi zuen, nonbait denok zuzenean Leitzako konsultategira joaten hasi ginelako, herrian dugun baliabidea alde batera utziz. Hemendik aurrera, beraz, denon artean saia gaitezen mantentzen, gerora alferrik izango baitira kexak eta haserreak. Manten dezagun geurea dena eta poztu gaitezen herrian ditugun zerbitzuengatik. Dakizuen bezala, telefonoz hitzordua eskatu behar da aurretik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun