Aurrera Kirol Elkartearen bigarren edizio arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Argazkia: Idoia ZABALETA TTIPI TTAPA

Joan den urteko Aurrera Egunak arrakasta izan bazuen, ezin gutxiago esan bigarren edizio honi buruz ere. Urriaren 4an egin zen II. Aurrera Eguna, eta iragarritako ekitaldi guztiak hutsik gabe joan ziren: rokodromoa, tirolina eta zaldiak; pilota partidak; dantza saioak; futbol partidak; txaranga, bazkaria; dantzaldia... Herri bazkarian ere iaz baino 50 lagun inguru gehiago bildu ziren, 150 guztira. Antolatzaileak gustura ageri ziren egunak izandako emaitzarekin, elkarteko bazkideez gain, jende asko ibili baitzen kaleetan barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun