Nievek bukatu du denboraldia

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

TTIPI TTAPA

Amaitu du denboraldia Mikel Nieve txirrindulariak, hirugarren postu bat lortuz egin du, gainera. Urriaren lehenengo asteburuan jokatu zen Cinturo l’Emporda txirrindulari lasterketa eta podiumera igotzeko aukera izan zuen. Hori izan zen Nieveren denboraldiko azken proba. Aurten egin duen lanarekin kontent dago Mikel: «urtetik urtera hobetzen ari naizela ikusten dut eta nahiko urte polita izan da». Garaipenik ez du lortu, baina erregularra izan da eta pozik dago. Orbea-Oreka SDA taldean egin du azken denboraldia, baina hurrengotik aurrera Euskaltel- Euskadin ariko da. Maila altuagoko lasterketak izanen direla badaki, baina ilusioz ekinen dio lan horri ere. Momentuz, denboraldia bukatuta atsedenaldia hartuko du hilabete batez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun