Obrak Osasun Etxean

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Nafarroako Gobernuko Osasun Deparmentuak hainbat konponketa eginen ditu Osasun Etxean. Kontsulta berria egokituko da eta horrekin batera, komunak ere araudira moldatuko dira. Haize egokitua eta aparkalekuan estalpe bat jarriko dituztela ere iragarri dute. Lanen aurrekontua 129.346 eurokoa da eta osotasunean Gobernuak ordainduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun