Uitziko tunela

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Uitziko tunela berreskuratzeko proiektuak 1.391.908 euroko aurrekontua du eta Gobernuak 835.145 euroko dirulaguntza eman dio. 2.610 metroko luzera dauka eta zola berritu eta argiak jartzeaz gain, tunela sendotuko da, telegrafo-posteak kenduko dira eta tunel barnean larrialdi deiak egiteko sistemaren bat ezartzea aztertuko da. 2010eko apirilerako bukatzea espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun