Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak geltokiko eraikina konponduko du eta lanak laster hasiko dira. Hala jakinarazi zuen Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismo kontseilariak urriaren 7an egindako bisitan. Lanaren aurrekontua 255.273 eurokoa da eta obra aurten bukatuko omen da.
Eraikinaren egitura sendotzeko hormigoizko forjatu berriak eginen dira, eta eskailera bat ere eginen da solairu guztiak lotzeko. Eraikinari altuera handiagoa ere emanen zaio, teilatu azpiko pisua hobeki aprobetxatu ahal izateko. Teilatu-hodi eta zorroten berriak ere paratuko omen dira.
Eraikinaren aurrealdean, bestalde, hautsita dauden ladriloak antzekoekin ordezkatuko dira, eta arotzeriaren ordez aluminioa jarriko da.
Proiektu hau eta Uitziko tunela berreskuratzeko egitasmoak Plazaolako bide berde berreskuratzeko planaren barne sartzen dira.