Suak eraman du Leitzalarreako Sorobarrengo borda. Urriaren 3ko gauean gertatu zen ezbeharra, 23:00-00:00ak aldera. Antza, tximiniak su hartu zuen eta kalte material haundiak eragin zituen. Bordan bizi zen bikotea ezer gabe utzi zuen suak eta hortaz, bikoteari laguntzeko bi kontu zenbaki zabaldu dira Nafarroako Kutxan eta Euskadiko Kutxan. Nahi duenak, beraz, kutxa horietara joan eta bi kontu horietako batean eman dezake borondatea