«Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak lanean jarraitzen du Leitzako Osasun Eskualde Oinarrizkoari osasun laguntza egokia bermatuko dioten irtenbideak bilatzeko». Erantzun hauxe jaso dute, hitzez hitz, larrialdien zerbitzua lehengora bueltatzea eskatuz Osasunbideari erreklamazioa luzatu zioten 200 herritarrek. Kristina Ibarrolak esandako honekin herrian konformatu ez direnez, sinadurak biltzeari ekin diote orain. Sinadura orriak herriko komertzioetan daude, eta erreklamazioa luzatzeko inprimakiak Osasun Etxean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!